XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehen partea: Deklinabidea Nola egiten da hori? Hori zanpaka egiten da. Kasu guzti horiek baztertu egingo ditugu azalpen honetan, euskaldun berriari sortzen (7) sor(tu): nacer, provocar zaizkion interferentziak ez bait datoz hortik.

Problemak beste puntu honetatik datoz.

Ikusi oposizio hau: 1) Etxea zuria da 2) Etxea zuri dago. Problematika hau azaltzeko adjetiboa zer den esplikatu beharko dugu lehenik.

Denok ezagutzen dugu iadanik (8) iadanik: ya zer hartzen dugun adjetibotzat, zer kontsideratzen dugun euskaraz adjetibo eta zer ez.

Adjetiboa izenari laguntzeko (9)lagundu: acompañar dagoen elementu bat da.

Izena kalifikatzeko erabiltzen dugu.

Berez, adjetibo bat dagoen lekuan izena ere ez da urrun egongo.

Adjetiboa, bada, izena kalifikatzen duenean izenaren ondoan joaten da, beti eskuin aldean: gizon handia etxe zuria. Gaztelaniaz bezala: .

Zer esan nahi dugu honekin? Izena eta adjetiboa, biak, sintagma bat bakarra direla eta elkarrekin harrapatu (11) harrapatu: tomar behar ditugula: (ikusi hemen II. kapituloa) gizon handia erori (12) eror(i): caerse da etxe zuria erre (13) erre: quemar da.